top of page

BRIF BRAF BRUF / HAUR LITERATURA ETA ILUSTRAZIO JAIALDIA.

 

BRIF BRAF BRUF haur literatura eta ilustrazio jaialdia da, Gianni Rodari haur literaturako idazlearen irudian inspiratua. Jaialdiak Fantasiaren beharra aldarrikatzen du, bizitzeko eta gure errealitatea ezagutzeko ezinbestekoa. Jaialdiaren helburu nagusia sormena eta fantasia hori sustatzea da, Txantrea auzoko plaza eta kaleetan esperientzia fantastikoen bidez, hitzarekin eta ahozkotasunarekin jolasteko.

MARKO ETA MIRKO JOLASA: Aurkitu bikoteak eta sari bat eraman ahal izango duzu! Marko eta Mirko Rodariren ipuin bateko bikiak ziren. Bere izenarekin eta Latxan merkatarien Elkartearekin batera bikoteen jokoa sortu dugu. Auzoko dendetako erakusleihoetan Nafarroako ilustratzaile ezberdinek sortutako ilustrazioak egongo dira. Horietako bakoitza errepikatuta dago, bi berdin daude auzoko bi saltokitan. Zeinetan? Zenbat eta bikote gehiago lortu, orduan eta aukera gehiago sari bat irabazteko! Dendetan jolasteko mapak utziko ditugu, eskatu zurea eta jolastu!

WWW.BRIFBRAFBRUF.EUS

bottom of page